Eibarko udalak Euskaraldiaren 4. edizioan parte hartzeko izena eman du
2025/04/01

Euskaraldia euskararen erabilera areagotzeko ariketa soziala da, eta aurten maiatzaren 15 eta 25 bitartean egingo da Euskal Herri osoan.
Euskaraldian parte hartuta, Eibarko udalak euskararen erabileran urrats berriak emateko aukera izango du. Bertako kide guztiak, lankideak zein bezeroak, euskara gehiago erabiltzera gonbidatuko ditu.
Dagoeneko Eibarko 40 entitatek baino gehiagok eman dute izena, eta Udalak gainerakoak ere animatu nahi ditu.
Izena eman duten entitateek honako gutxieneko konpromiso hauek hartzen dituzte:
- Entitateko kideei belarriprest eta ahobizi rolen berri eman eta kideak rol horiek hartzera gonbidatu.
- Euskararen erabilera sustatzeko prestakuntza eta baliabideak kideen eskura jarri.
- Entitateea ariketan parte hartzen ari dela ikusgarri egin: espazioak apaindu, txapak banatu, eta barne zein kanpo komunikazioetan Euskaraldia zabaldu.
Entitate moduan izena HEMEN eman daiteke.