e-berba lehiaketako saridunak
2018/03/22

e-berba lehiaketa mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatzeko edo topatzeko lehiaketa da.
Dagoeneko baditugu irabazleak. Boto gehien jaso duen e-berba GORROTER izan da hater adierazteko, eta epaimahaiak PLANTITXURA e-berba hautatu du postureo hitzaren pareko.
GORROTER berba Karmen Sarasketak asmatu du, eta bera izan da herritarren saria jaso duena. Epaimahairen saria zozketa bidez eman da; izan ere, PLANTITXURA berba asmatu duena izen-gabe moduan aurkeztu da lehiaketara. Zozketaren irabazlea Gaztelekuko Ongi etorri euskarara egitasmoko ikasle taldea izan da.
Honako hauek izan dira boto gehien jaso dituzten gainerako e-berbak: eragiler (influencer), bideomari (youtuber), pitofoto (meme), zapuzt (spoiler), txio-buru (trendig topic), neurretratu (selfie), sasimezu (fake) , ZZI (DIY).