e-berba lehiaketa

Mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatu edo topatzeko lehiaketa. Antolatzaileak Udala, Eibarko AEK eta Udal Euskaltegia dira.
e-berba lehiaketa mundu digitalean hain ohiko diren ingelera jatorriko berbentzat euskarazko pareko egokia asmatzeko edo topatzeko lehiaketa da.
Dagoeneko baditugu batzuk: twit/txio edo hashtag/traola...
Parte hartu nahi duenak oinarrietan jasota dauden hitzetako bat edo hainbat aukeratu eta euskarazko pareko egokia asmatu behar du. Proposamen horiek posta bidez bidali daitezke euskaltegia@eibar.eus eibar@aek.eus euskara@eibar.eus helbideetara edo Juan San Martin liburutegian jarritako postontzira eraman daitezke.
Euskarazko berbek ez dute zertan itzulpen zuzenak edo literalak izan. Umorea eta originaltasuna baloratuko dira.
e-berbak aurkezteko azken eguna otsailaren 25a izango da. ikusi HEMEN oinarriak.