Eibarko Udala

Alpistegia antzerki emanaldia LH5 mailako ikasleentzat

2023/03/21
Urkizuko umeak emanaldian

Euskara zerbitzuak antolatu du bigarren urtez LH5 mailako ikasleentzako Alpistegia emanaldia Portalean.

Emanaldi honetan Haira eta Lore loroaren laguntzaz umeek ere hizkuntzarekin jolas eginda euskaraz gozatzea lortzen da.

Martxoaren 21etik 24ra bitartean Eibarko 7 ikastetxeetako LH5 mailako ikasle guztiek hartuko dute parte emanaldietan. Guztira ia 300 ikasle izango dira ikusle eta emanaldiaren partaide.