Ostalaritza

Atal honetan aurkituko duzu "Ostalaritzarako Higiene- eta Osasun-arloko Segurtasun-Protokoloa".

Higiene- eta osasun-arloko segurtasun-protokoloa, jatetxe arloko sektorearentzako

Jatetxe-arloko enpresei gomendio sorta eskaintzea da protokolo honen xedea, langileak nahiz kontsumitzaileak COVID-19 birusarekin kutsatzea eta gaixotzea prebenitzeari begira, betiere indarrean dagoen legediari kalterik egin gabe. Covid-19aren gaur egungo testuinguruak protokoloak ezartzera behartzen gaitu, instalazioak berriz irekitzeak komunitate mailan kutsatzeko arriskua areagotu ez dezan. Protokolo honek erreferentzia bat izan nahi du, eta sektorearentzat ulerterraza den segurtasun- neurrien bilduma bat dauka. Horretarako, aintzat hartu dira Osasun Ministerioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eman dituzten askotariko jarraibide eta gomendioak.

Gehiago irakurri