Diploma, etxeko txikienentzat

Miguel De Los Toyos alkateak eskerrak eman nahi dizkie Eibarko haur guztiei etxean geratzeko eta gure hirian COVID-19 gaixotasuna desagerrarazten saiatzeko egindako ahaleginagatik

Covid-19ko pandemiak eragindako egoera larriaren aurrean, Eibarko haurrak izaten ari diren pazientzia eta jarrera ezin hobea saritzeko asmoz, Eibarko Udalak "Ni etxean geratzen naiz" diploma sortu du haientzat.

Aipatutako diploma PDF eta PNG formatuetan dago eskuragarri, eta albiste honen behealdean ikusiko dituzun estekak sakatuz deskarga daiteke.

Familiaren batek etxean inprimagailurik ez balu, gazteria@eibar.eus helbidera mezu elektroniko bat bidali ahal izango du, eta ondoren, Udalak posta arruntez bidaliko dio diploma adingabearen helbidera.

Zure mezuan sartu beharko dituzun datuak ondorengoak dira:

  1. Haurraren izen-abizenak
  2. Etxeko helbidea

Diploma eskuratzeko

Nabigazioa