Genero-indarkeriaren biktimen zerbitzua

Egun hauetan, inoiz baino garrantzitsuagoa da behar duenarengandik gertu egotea. Horregatik, Eibarko Udaletik gogorarazi nahi dizugu Berdintasun Zerbitzuko telefonoek zuretzat funtzionatzen jarraitzen dutela. Etxean indarkeria matxistako egoera batean bazaude edo indarkeria hori bizitzen ari den norbait ezagutzen baduzu eta laguntza eta/edo aholkularitza behar baduzu, gogoratu Andretxeako telefonora (688.853.440), 016ra edo Eusko Jaurlaritzak prestatutako telefonora (900.840.111) dei dezakezula, egunean 24 orduz, asteko 7 egunetan.

Behar izanez gero, laguntza psikologikoko zerbitzuaren arreta-telefonoari buruzko informazioa ere ematen dizuegu: 692 566 160.

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak 10:00etatik 14:00etara kudeatuko ditu deiak, eta, ondoren, profesional bat esleituko da goizeko edo arratsaldeko ordutegian arreta emango duena.

Erlazionatutako edukiak

Bideoa: 900840111 - Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeak hartatzeko zerbitzua

Kartela arabieraz eta frantsesez

Kartela portugesez

  • Andretxea 688 853 440 o al 016
  • Eusko Jaurlaritza 900 840 111 (24 ordu)
  • Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofiziala 692 566 160