Dendak eta zerbitzuak, artxiboak eta kirol profesionala eta federatua

Estatuko Aldizkari Ofizialak, 2020ko maiatzaren 3an, SND/388/2020 Agindua argitaratu zuen, maiatzaren 3koa, saltoki eta zerbitzu jakin batzuk jendearentzat irekitzeko, artxiboak irekitzeko eta kirol profesionala eta federatua egiteko baldintzak ezartzen dituena.

Ildo horretan, arau honen bidez hainbat neurri hartzen dira, honako arlo hauetan alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako zenbait murrizketa malgutzeko: txikizkako merkataritza, ostalaritza eta jatetxeak, kirol profesionala eta federatua eta artxiboak.

Hasierako fase honetan, berriz ireki ahal izango dira publikoarentzat txikizkako merkataritzaren eta zerbitzu profesionalen lokalak eta establezimenduak, baldin eta berrirekitze hori herritarren eta langileen osasuna eta segurtasuna babesteko higiene-neurri egokiekin bateragarri egitea ahalbidetuko duten baldintza batzuk betetzen direla bermatzen badute, eta, horrela, gaixotasunaren gorakadarik saihesten bada.

Bestalde, agindu honetan ostalaritza- eta jatetxe-arloan aurreikusitako neurriei dagokienez, xedatzen da ostalaritza- eta jatetxe-jarduerak dagoeneko baimenduta dagoen etxez etxeko entrega-zerbitzuaren bidez egin ahal izango direla, bezeroak establezimenduan jasotzeko aukeraren bidez, betiere higiene-, prebentzio- eta edukiera-neurri jakin batzuk errespetatzen badira.

Kirol profesionala eta federatua egiteko malgutasun-neurriei dagokienez, lehen fase honetan kirol-jarduera profesionalera itzultzeko baldintza zehatzak ezartzen dira. Baldintza horiek aplikatu behar dira, Kirol Kontseilu Gorenak entrenamenduetara itzultzeko eta lehiaketa federatu eta profesionalak berriro hasteko egindako oinarrizko jarduera-protokoloan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Azkenik, agindu honen bidez, artxiboak, titulartasun eta kudeaketa ororekin, berriz ere publikoari irekitzea ezartzen da, eta bere jarduera gauzatzeko eta dagozkion zerbitzuak emateko baldintzak arautzen dira.

Kontsultatu hemen osorik SND/388/2020 Agindua, maiatzaren 3koa.

Higiene- eta osasun-arloko segurtasun-protokoloa, merkataritzarako

Merkataritzaren sektoreko enpresetan ezarri behar diren jarduera onak ezagutaraztea da protokolo honen xedea, langileak nahiz kontsumitzaileak COVID-19 birusarekin kutsatzea eta gaixotzea prebenitzeari begira. Protokolo honek, bada, merkataritzaren sektorerako segurtasun-neurrien laburpena jasotzen du, erraz ulertzeko moduan. Horretarako, aintzat hartu dira Osasun Ministerioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta OSALAN-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak eman dituzten askotariko jarraibide eta gomendioak.

Gehiago irakurri