Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Bideoak

Jon Iraola motako bideoak

XXXI Toribio Echevarria sariak

Ekintzailetza berritzailea aintzatesten duten Toribio Echevarria Sarien 31. edizioaren sari-banaketa ospatu da gaur Coliseo Antzokian. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak Toribio Echevarria sariak sustatzen dituzte, ekintzaileen lana aintzatesteko eta ekintzailetza berritzailea eta enpresa proiektu berrien sorkuntza bultzatzeko. 2021eko edizioan, osasunaren, elikaduraren, energiaren, jasangarritasunaren eta IKTen sektoreetan diharduten 22 enpresa ekimen hautagai aurkeztu dira. Ideia/Proiektu Enpresarialak mailan Innovation Treek eta Enpresa Berria mailan Polykey Polymers dira sari nagusiak lortu dituzten startupak, Torobio Echevarria-Ekintzailetza Berritzailea Euskadi sarien 31. edizio honetan. Bere aldetik, Fesia Technology enpresak «Internazionalizazio Saria» irabazi du eta Eibarko Udalak banatzen dituen aparteko sariei dagokienez, Fokus eta Lean Stocsentzat izan dira. Azkenik, AIBE Mecánica de precisión enpresak Iñaki Goenaga Saria jaso du.