Bideoak

Errebal Plazia motako bideoak

Errebal Plazia eraikineko merkatu-plaza berria zabalik

Baserritarren postuak, orain arte Bidebarrietako Rialto eraikinean zeudenak, apirilaren 1ean, ostirala, merkatu-plaza berrira aldatu ziren, Errebal Plaza funtzio anitzeko eraikinean. Errebaleko merkatu-plaza berriaren instalazioak ireki ondoren, ekitaldi xume bat egin zen, eta bertaratutako guztiek Azitaingo Lantegi Eskolako ikasleek egindako pintxoez gozatu ahal izan zuten, ekitaldiari nolabaiteko jai-kutsua emanez.