Bideoak

Akebai motako bideoak

Eibar Guinness marken liburuan. AKEBAI

Eibarrek bere izena idatzi du Guiness marken liburuan, Untzagan 2.500 pertsona bildu ondoren irudi bat osatzeko. Hiriko erakunde eta elkarte gehienak gehitu dira “Eibarren Akebai” plataformak antolatutako ekitaldira. Euren helburua marka haustea zen eta, batez ere, hiritarron euskara-erabilera  handitzea.
Eibarko Euskara Plan Estrategikoa garatzeko eratu den “Eibarren Akebai” plataformaren lehen ekitaldi publikoa izan da. Hurrengo hamar urteotan zehar burutuko den Plan Estrategikoak haur eta gazteen arteko euskara-erabilera bultzatzea du egitasmo nagusia baina euren ingurua ahaztu barik.