Bideoak

san Andres. motako bideoak

Bakailaoaren kofradia eta lehiaketa.

Gastronomia izan da protagonista nagusia Eibarrek azken egunotan bizi izan dituen jardunaldi girotsuetan. 30 partehartzailekin ospatutako Pintxo lehiaketaren ondoren, eta Eibarko Klub Ziklistak antolatutako Txistorra Egunak larunbata bete eta gero, bakailaoak merezi izan zuen arreta osoa igandean. Urtero jasotzen du jaki gozo honek merezitako omenaldia herrian, Kofradiaren kapituloari esker eta baita San Andresetako ospakizunen atarian ohitura bilakatu den pilpil erako txapelketarekin ere.