Bideoak

Eibarko Armagintzaren Museoa motako bideoak

Museoen Nazioarteko Eguna

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta, “Museoen boterea lelopean”, Eibarko Armagintzaren Museoak bat egingo du ospakizunarekin. Horrela, maiatzaren 18tik aurrera, Museoak tresna erakargarri berri bat jarriko du jendearen eskura, museoan esperientzia berri bat eskaintzeko eta aurrerakargako su-arma eramangarrien teknologia ezagutzen laguntzeko. Bisitariak hiru sutze-sistemekin esperimentatzeko aukera izango du errealitate birtualean eta bildumako hiru piezekin elkarreraginean jardun ahal izango du, aurrerakargako su-arma bat manipulatzen egongo balitz bezala.