Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XLI. Antzerki jardunaldiak “Entre actores” hitzaldia

Eibarko Antzerki Jardunaldien 41.edizioa otsailaren 18an hasi zen, Coliseo Antzokiko agertokian, antzerki munduko lau pertsona ospetsu eta handi bildu zituen hitzaldi-solasaldiarekin. José Sacristán, Imanol Arias, Gurutze Beitia eta Iñaki Miramón antzezleek parte hartu zuten, Juan Ortega jardunaldien antolatzaileak zuzendutako hitzaldian. “Entre actores” lelopean, euren lanbidean bizi izan dituzten esperientziak, bizipenak eta pasadizoak kontatu zituzten.