Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

XL Antzerki jardunaldien aurkezpena

Eibarko Antzerki Jardunaldien 40.edizioa aurkeztu zuten astelehenean. Coliseo Antzokiak eta Hezkuntza Hesparruak hartuko dituzte martxoaren hirutik apirilaren seirarte ospatuko den edizio honen emanaldiak. Hilabete luze batez, Eibarrek eskualdeko hiriburutza bereganatuko du kultura arloan, guztiz sendotuta dagoen hitzorduak eskeinitako programari esker, non denboraldiko lan onenetarikoak, estatuko konpainia gailenak, euskal antzerkia, talde unibertsitarioak, magia edota haurrentzako emanaldiak topa daitezke.