Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tren-geltokiko muralaren inaugurazioa.

Bada hainbat hilabete Eibarko tren-geltokiaren eraberritze lanak amaitu zituztela, eraikina goitik behera berriztatzen bi urte eman ondoren. Bertan Jose Antonio Azpilikueta artista eibartarrak egindako mural erraldoia ikus daiteke hemendik aurrera. Eraikinaren atondoan kokatuta, San Andres bezperan bistaratu zuten, estaziño eta bere zerbitzu berrien inaugurazioarekin batera. Herritar eta agintari asko bildu ziren unea zuzen-zuzenean bizitzeko.