Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarria Sarien 29. edizioaren aurkezpena

Aurten 29.ediziora iritsi diren Toribio Echevarria Sariak, Euskadi mailako ideia eta proiektu ekintzaileen lehiaketa garrantzitsuena da. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatuta, Euskadin ekimen ekintzaileak nabarmentzeko eta haien sustatzaileei jardueraren hasieran laguntzeko sortu ziren. Aurten ere bi kategoriatan banatuko dira Toribio Echevarria Sariak: Enpresa asmoak/ideiak eta Empresa berria. Kategoria bakoitzan 10.500 euroko diru kopurua ematen da eta laguntza-programak, prestakuntza eta aholkularitza eskuratzeko aukera eskaintzen da ere. Halaber, garapen teknologikorako edo nazioartekotze prozesuan laguntza behar duten ekimenei zuzendutako sariak daude.