Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Toribio Echevarria Sarien 29. edizioa

Toribio Echevarria Sarien 29.edizioaren sari banaketa hartu zuen Eibarko IK4 Tekniker Fundazioaren eraikinak uztailaren 22an. Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatuta, Toribio Echevarria Sariek Euskadiko ekimen sortzaileak aintzatezten dituzte eta haien sustatzaileei laguntza ematen diete beren jardueraren hasieran. Ideia eta proiektu ekintzaileen Euskadiko lehiaketa nabarmenena bilakatu da. Bio/Osasunaren, Industriaren/Jasangarritasunaren, fabrikazio aurreratuaren eta IKTen sektoretako 37 enpresa-ekimen aurkeztu dira sarien 29.edizio honetara. Ingurumen jasangarritasunerako bi proiektu izan dira aurtengo sarien protagonista nagusiak. Enpresa/Ideia Proiektuak kategorian, Surphase proiektuak irabazi zuen. «Enpresa berria» kategorian. ELKOBER enpresa suertatu zen garaile.