Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Makina eskua da" Erakusketa

“Makina eskua da” erakusketa Armagintzaren Museoaren inguruan egongo da urriaren 2rarte. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuaren “Bake-ituna” proiektu handiaren parte diren “Aldirien” lehen interbentzioa da Ibon Aranberriren proposamena.
Eibarren azken hamarkadetan ikaste teknikoaren eta eskuzko ikastearen prozesuen ardura hartu zuten eskoletako eta tallerretako materialak miatu eta bildu ditu azken urtean Ibon Aranberrik. Ondoren, laguntzaile boluntario talde batekin batera, piezen esanahiaren aldaketa landu du, haien jatorriko sorreratik desberdindu arte.