Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

II. Jardunaldia: Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan

2023ko azaroaren 23an "II. Jardunaldia: Komunikazioa eta Gardentasuna administrazio publikoetan" izeneko ekimena hartu zuen Eibarko Coliseo Antzokiak. Aurten ere, asko izan dira bertan landutako gaiak; besteak beste, komunikazio digitala, krisi-komunikazioa, marka-irudia, webguneen irisgarritasuna, analitika digitala, gobernu ona, gardentasun aktibo eta pasiboa eta salaketa-kanalak. Ekitaldia sektore publikoko komunikazio-arloko eta administrazio publikoko profesionalei zuzendua egon zen, baita komunikazio instituzionalean eta marketinean adituei eta komunikazioko, kazetaritzako edo antzeko graduetako ikasleei ere.