Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Jose Kareaga-ri buruzko erakusketa monografikoa

Erakusketa horretan Jose Kareagak egindako lanaren zati bat izan da ikusgai, batik bat, haren margolanak eta grabatuak. Olioan pintatutako margolanek hartu dute Portaleko erakusketa-aretoaren zatirik handiena, baina akuarelek, marrazkiek eta arkatzez egindako lanek ere beren tokia izan dute. Katalogoak, prentsa-dosierrak, argazkiak eta laneko erreminta asko ere bertan izan dira ikusgai.