Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"Jakin eta Erein" II jardunaldiak

Eibarko Udalak “Energia Berriztagarriak. Etorkizuneko aukerak” izeneko jardunaldia antolatu zuen urriaren 30ean. Jakin eta Erein 2019 programaren barruan, jardunaldia Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan gauzatu zen eta arlo horretako adituek parte hartu zuten. Eibarko Udaleko Garapen Ekonomiko, Enplegu eta Berrikuntzako sailak bultzatutako eta Enrique Zuazua Eibarko matematikari ezagunak zuzendutako ekimena da.