Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

IV. “Bacalaos Alkorta" pintxo lehiaketa

«Bacalaos Alkorta» Pintxo Lehiaketaren laugarren edizioa eta Eskolarteko Bakailao Lehiaketaren 17. edizioa ospatu ziren larunbatean Eibarren. Errebaleko esparru berriak hartu zuen jardunaldi gastronomiko berezi hau. Bertan bildu ziren, alde batetik, sukaldari gaztetxoak, eta bestetik, Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroko pintxo txapelketen irabazleak.