Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ikasenpresa azokaren VII edizioa

Eibar Euskadiko ekintzailetzaren hiriburua bihurtu zen otsailaren batean, zazpigarren urtez jarraian Ikasenpresa Azoka hartuz. Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiatik etorritako Lanbide Heziketako 1.700 ikaslek hartu zuten parte. Azokaren zazpigarren edizio honetan 300 “ikasenpresa” baino gehiago aurkeztu zituzten ikasleek. Euren produktuak Txaltxazelain eta Untzaga plazan jarritako karpetan erakutsi zituzten goiz osoan zehar.