Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

II.Errepublika aldarrikatu zuten lehen hiru herrietako alkateak bildu ziren Eibarren

1931.urtean II. Errepublika aldarrikatu zuten Espainiako lehen hiru udalerrietako alkateak bildu ziren Eibarren ostiralean. Eibar izan zen lehena apirilaren 14an, Leoneko Sahagun bigarrena eta Hueskako Jaca hirugarrena. Urteurrena ospatzeko, Eibarko Udalak ekitaldi instituzionala antolatu zuen apirilaren 13an, II. Errepublika aldarrikatu zeneko 87. urtemugaren bezperan, hain zuzen ere.