Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Ignacio Zuloagaren koadroen kopien zozketa

Abenduan hainbat dendetako erakusleihoetan egon ziren Ignacio Zuloagaren koadroen kopien zozketa egin zen atzo Eibarko Udaletxeko Batzar Aretoan. Erakusketa, margolari eibartarraren jaiotzaren 150. urteurrena ospatuz, bere lana ezagutarazteko eta, osasun-krisi garai hauetan, merkatariak laguntzeko antolatu zen. Herritarrek oso harrera ona eskaini zioten ekimenari eta Udalak erosleen artean Zuloagaren lanaren 28 kopiak zozketatzea erabaki zuen eta Elikagaien Bankuarekin hitzarmen bat sinatu zuen, koadroak erakunde honi uzteko eta dirua batzeko kanpaina garatzeko.