Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Errebaleko garajeen bulegoa

Otsailaren 15ean bulego bat zabaldu da Eibarren, Errebaleko kultur ekipamenduko eta funtzio anitzeo eraikin berriaren – 2 solairuan emakida-erregimenean egongo diren 101 garajeen eta 26 trastelekuen merkaturatze prozesua kudeatzeko. Bulegoa Errebal kaleko 16. zenbakian dago. Apirilaren 30era arte egongo da zabalik eta bertan informazioa eskuratu ahal izango da eta garaje eta trastelekuen zozketan partehartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Garajeek 17.000 euroko gutxieneko prezioa izango dute eta trastelekuek 3.500ekoa.