Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Energia Berriztagarrien ingeniaritzako lehen promozioaren graduazio ekitaldia

Hezkuntza Esparruko areto nagusiak Ingenieritza desberdinetan 2014-2015 ikasturtean titulatu berri diren ikasleen graduazio ekitaldia hartu zuen joan zen ostegunean. Ingeniaritza Mekanikoko Graduan, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingenieritzako Graduan eta, lehen aldiz, Energia Berriztagarrien Ingeniaritzako Graduan titulatuek jaso zituzten euren diplomak. Estatu Osoan Eibarko IITUE da Energia Berriztagarrien Gradua eskeintzen duen bakarra. Eskaera handiko ikasketak dira eta Ingeniaritzen artean onartze nota altuena exijitzen dutena. Eibarko hiriak berrikuntza eta iraunkortasunerako teknologia berrien garapenaren alde egiten duen apustua, bertako Industria Ingeniaritza Teknikoko Ubibertsitate Eskolaren bidez.