Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

"El verdadero Ignacio Zuloaga" liburuaren aurkezpena

«El verdadero Ignacio Zuloaga» liburua aurkeztu dute Ignacio Zuloaga Institutoan. Margolari eibartarraren lana jorratzen du liburuak, historialari eta adituen testuak bilduz. Liburua lau zatitan banatu da. Lehenak Zuloagaren interakzioa hainbat testuingurutan aztertzen du. Bigarren atalaren ardatzak, pintura-estiloa eta artistak jaso zituen influentziak dira. Gaztetako bilaketatik hasita, hainbat estilotatik pasatu eta berezko estiloa, besteengandik oso bereizia, garatzeraino egindako bidea aztertzen da. Hirugarren atalan, Zuloagaren pinturetan agertzen diren ohiko gai batzu lantzen dira. Eta azken blokeak margolariaren nazioarteko proiekzioaren inguruko testuak biltzen ditu, Zuloagaren lanak Iberoamerikan, Errusian, Alemanian, Austria, Italian, Txekian eta Estatu Batuetan izan zuen eragina eta gorabeherak aztertuz.