Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek bat egin Hondakinen Prebentzioaren Europako Astearekin

Eibarko Udalak bat egin du aurten ere Hondakinen Prebentzioaren Europako Astearekin. Azaroaren 17tik 25era, eta “Konprometitu gaitezen Eibarrekin” lelopean, Udalak ekimen desberdinak bultzatu zituen, herritarrak produktuen berrerabileraren, hondakin gutxiago sortzearen eta hondakinak era egokian kudeatzearen beharrarekiko sentzibilizatzeko asmoarekin.