Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarrek bat egin du Asteklimarekin

Klima-aldaketaren Euskadiko Lehen Astea dela eta, Eibarko Udalak hainbat jarduera antolatu du martxoaren 6tik 12ra bitartean, Ingurumen arloaren bidez eta Eusko Jaurlaritzak ingurumen-kudeaketarako duen Ihobe Sozietate publikoaren laguntzarekin. Eibartarrok gure planetak egun duen ingurumen-erronka handienaren aurrean, hau da, aldalketa klimatikoaren kontra egiteko konpromiso pertsonalak hartzeak duen garrantziaz jabetu gaitezen da ekimenaren helburu nagusia.