Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Eibarko Antzerki Jardunaldien 44. edizioaren aurkezpena

Eibarko Antzerki Jardunaldiak aurkeztu zituzten urtarrilaren 27an. Jardunaldien 44. edizioa otsailaren 9tik martxoaren 23ra bitartean ospatuko da eta pandemiaren eraginez, lan guztiak Coliseo Antzokian antzeztuko dira. Udaletxean egindako aurkezpenean Andoni Iturbe Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Mari José Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendariak eta Miguel de los Toyos Eibarko Alkateak hartu zuten parte. 160.000 euroko aurrekontua duen edizio honetan, nabarmena izango da covid 19aren eragina.