Eibarko Antzerki Jardunaldien 41 edizioaren Aurkezpena

Eibarko Antzerki Jardunaldien 41. edizioa aurkeztu zuten astelehenean. Miguel de los Toyos Eibarko alkateak, Aitziber Atorrasagasti Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendariak, Maria José Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Zuzendariak, Patxi Lejardi Kultura zinegotziak eta Juan Ortega Jardunaldien antolatzaileak hartu zuten parte Udalbatza-aretoak hartu zuen aurkezpen ekitaldian.