Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Auzoz auzoko bileren balantzea.

Azken asteotan, Udaletxeko ordezkariek Eibarko auzoetako bizilagunekin urtero egiten dituzten bilerak ospatu dira.
Guztira, 469 pertsona izan dira, Udaletxeak eibartarron kezkak, proposamenak eta kexak ezagutzeko, auzoetan antolatu dituen zazpi bileretan parte hartu dutena.
Topaketa hauetan jasotako datuek, Udaletxeak azken urteotan berreskuratutako partehartze prozesu honen arrakasta agerian utzi dute. Honen bidez, herritarren ardurak jaso eta beren partehartzea bideratzen da Udaletxearen erabakietan.