Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Amañako Urbanizazioaren inaugurazioa

Amañako tren geltoki berria eta ondoriozko berrikuntza urbanistikoa inauguratu zuten larunbatean. 16 miloi t'erdiko inbertsioarekin eta lanetan hiru urte eman ondoren, proiektuak esparru berri bat sortu du hirian. Amañan geraleku lurperatu eta irristerrazagoa egiteaz gain, antolamendu urbanistikoa aldatu da, biribilgune baten eraikitzearekin eta trenbide egituraren gaineko azaleran oinezkoen pasealekuaren handitzearekin.