Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

25 Toribio Echevarria sarien Aurkezpena

Toribio Echevarria Sariek beren 25.urtemuga ospatuko dute aurten. Miguel de los Toyos alkateak eta Marisa Arriola Bic Gipuzkoa Berrilango gerenteak aurkeztu zituzten edizio honen xehetasunak.
Izan ere, Eibarko Udaletxeak eta Bic Gipuzkoa Berrilanek sortu zituzten 1990.ean Ekintzailetza Berritzailea sustatzen duten sari hauek. Aurten 100.000 euro baino gehiago banatuko dituzte. Toribio Echevarria sarien helburua berrikuntza, ekimena, ekintzailetza, sormena eta garapen industriala bultzatzea da.