Solasaldia: Zaintza sistemaren erregimenaren auzia ekofeminismotik
Solasaldi honetan zaintza sistema ekofeminismotik aztertu eta iraultzeko gakoak eztabaidan jarri nahi dira, eta horrekin sortzen diren erronkak partekatu.
Gaur egun zaintza sistemaren ereduaren auzia haragi bizian dago. Zaintza nola ulertzen den, noren gainean jausten den eta bertan ematen diren etenei buruz hitz egin dezakegu. Izan ere, kontuan hartzen al dira baliabide naturalen erabilera gobernatzen duten legeak, horiek sostengatzen dituzten bizi-beharrak, lurraren zaintza lanetan jarduten dutenen lan baldintzak edota pertsonen zaintza lanetan beharrezkoak diren atsedenaldiak eta askatasun eskubidea?
Hizlariak: Marta Barba Gassó eta Mirene Begiristain Zubillaga.
Eguna eta ordua: 2024ko urriak 9, asteazkena, 18:00.
Tokia: Andretxea.
Hizkuntza: euskara.