Eibarko Udala

Luminiszenteak: Emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak, eta erresilientzia historia zenbait

Urriaren 1etik azaroaren 29ra, “Luminiszenteak: 63 historia emakumeen aurkako indarkeria ikusezinari buruz” erakusketa izango dugu Andretxean. Erakusketa horretan, Igone Mariezkurrena Fernándezek eta Irantzu Pastor Ordokik, KCD, Garapenerako Lankidetzarako Gobernuz Kanpoko Erakundearen laguntzarekin, diskurtso nagusietan lekurik ez duten Emakumeen bizitza historiak eta irudiak biltzen dute.

Lau urtez su motelean egositako kazetaritza, etnografia eta argazkilaritza lan autogestionatua da LUMINISZENTEAK. Mimo eta errespetu handiz egindako entzute-prozesu baten azken emaitza. Prozesu horrek emakumeen arteko konplizitatezko (g)uneak ahalbidetu ditu protagonisten berezko espazioetan, non kontaezin, mingarri eta isildua dena konta daitekeen.

Irantzu Pastor Ordoki nafarraren eta Igone Mariezkurrena Fernandezen proiektu honek gatazka armatuan, huts egindako bakean, okupazioan, larrialdi klimatikoan, pobretzean, bereizketan eta/edo arraza- eta/edo gizarte-indarkerian bizi, sufritu, borrokatu eta/edo irauten duten emakume anonimoen istorioak identifikatu, dokumentatu eta zabaltzen ditu. Erakusketaren kartela jaialdia irudikatzeko ere aukeratu dute. Bertan, Shirley Red Star agertzen da, haurtzaroan bere komunitatetik erauzi zuten Lakota emakumea.

Epea: 2024ko urriaren 1etik azaroaren 29ra. 

Aurkezpena: urriak 1, 18:00etan.

Bisita gidatua: azaroak 28, 18:00etan.