Eibarko Udala

"Zaintza sistemaren erregimenaren auzia ekofeminismotik" solasaldia urriaren 9an, asteazkena, Andretxean.

2024/10/05
Marta Barba Gassó eta Mirene Begiristain Zubillaga.
Marta Barba Gassó eta Mirene Begiristain Zubillaga.

Marta Barba Gassó eta Mirene Begiristain Zubillagak urriaren 9an, 18:00etan, Andretxean eskainiko duten solasaldi honetan, zaintza sistema ekofeminismotik aztertu eta iraultzeko gakoak eztabaidan jarri nahi dira, eta horrekin sortzen diren erronkak partekatu.

Gaur egun zaintza sistemaren ereduaren auzia haragi bizian dago. Zaintza nola ulertzen den, noren gainean jausten den eta bertan ematen diren etenei buruz hitz egin dezakegu. Izan ere, kontuan hartzen al dira baliabide naturalen erabilera gobernatzen duten legeak, horiek sostengatzen dituzten bizi-beharrak, lurraren zaintza-lanetan jarduten dutenen lan-baldintzak edota pertsonen zaintza-lanetan beharrezkoak diren atsedenaldiak eta askatasun-eskubidea?