Zabalik dago Itsaspeko Bihotzak areto literarioan, familientzako saioan izena emateko epea

2024/02/28

Areto literario honetan, genero berdintasunaren gaia lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez. Hezkidetza ardatz duen ibilbide artistiko-pedagogiko bat diseinatu du Galtzagorri elkarteak horretarako.

Ibilbideak haur literatura bereziki, eta baita bestelako arte adierazpenak ere, (ilustrazioa, jostugintza, artisautza, ikus-entzunezkoak...) barne hartzen ditu. 

Saioetarako, haur eta gazteentzat argitaraturiko produktuen artean, hezkidetzan ardazturiko parametro pedagogikoak dituzten lanak hautatu dituzte. Liburu jakin bat aitzakia harturik, hezkidetzarekin lotura zuzena duen gai bat jorratuko dute umeekin, arte diziplina ezberdinak erabiliz aretoaren txoko bakoitzean. 

Helburu espezifikoak: 

  • Literatura hezkidetzailea ezagutaraztea ume zein helduei.
  • Arte eta estetika kontzeptuetan hezi, begirada artistikoa landuz.
  • Praktika pedagogiko hezkidetzailea aurrera eramatea.
  • Imajinario kolektiboan sexu-genero estereotipoak gainditzeko aukera ematea.

Familiarentzako saioa:

Eguna: martxoak 7, osteguna.

Norentzat: 5 - 8 urteko haurrentzat.

Hizkuntza: euskara.

Tokia: Andretxea, Isasi 11.

Dinamizatzailea: Galtzagorri elkartea.

Antolatzaileak: Juan San Martin Liburutegia eta Berdintasun Zerbitzua.

Izen-ematea: https://formularioak.eibar.eus/eu/itsaspekobihotzak-2024/