Udazkeneko Jabetze Eskolako ikastaroetan izen-emateko epea zabalik
Jabetze Eskolako ikastaro berriak: emakumeen jabetzerako ikastaro eta tailerrak
Amets egitea, sinistea eta sortzea
Tailer honetan gure ametsak bete ahal izateko modu berri bat partekatuko dugu. Adierazpen eta sormen teknika batzuen bidez, beste errealitate posible batzuk amesteko eta sortzeko gure izatea deskubritzen joango gara. Ez da bakarrik ahal duguna, gainera da merezi dugula!
Egunak: urriak 1, 8, 15, 22 eta 29, azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 3, ASTEARTEA
Ordua: 18:00 – 20:00
Tokia: Portaleko ikastaro-gela
Iraupena: 20 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Mónica Nuñez Avila
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.
Batera ibili gaitezen: espartin-tailerra
Emakumeei zuzendutako tailer honetan ahalduntzea landuko dugu, maila pertsonalean zein kolektiboan; eta horretarako sareak ehunduko ditugu, beldurrak kendu, sormena eta autoestimua sustatu … eta bitartean, birziklatutako materialez, espartinak egiten ikasiko dugu.
Egunak: urriak 2, 9, 16, 23 eta 30, ASTEAZKENA
Ordua: 17:00 - 20:00
Tokia: Andretxea
Iraupena: 15 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Marian Idiaquez
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.
Sabel dantza
Ikastaroan norberaren gorputzaren kontzientzia landu eta atal bakoitza independenteki mugitzen ikasiko dugu, horrela gure autoestimua eta gure feminitateaz arro egotea landuz. Ekialdeko dantzatik abiatuta, arabiar kulturako dantza folkloriko batzuk ere ezagutuko ditugu, eta bukatzeko koreografiak landuko ditugu eta baita bakoitzak libre dantzatzea ere.
Egunak: urriak 2, 9, 16, 23 eta 30, azaroak 6, 13, 20 eta 27 eta abenduak 11, ASTEAZKENA
Ordua: 18:00-20:00
Tokia: Portaleko ikastaro-gela
Iraupena: 20 ordu
Hizkuntza: euskara
Formatzailea: Jaione Albeniz Pagola
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€.Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.
Gure bizi energia hobetzen: Chi-kung
Chi kung, osasuna era integralean hobetzeko praktikak dira, gorputza, burua eta energia kontuan hartzen dituztenak. Energia zuzentzen, aktibatzen edota orekatzen laguntzen gaituzten ariketa suabe, arnasketa eta arreta bitartez, Chi Kung-ek gure osasuna eta bizitasuna hobetzen du. Aldi berean, emozioak orekatzeko ere lagungarria da.
Egunak: urriak 4, 11, 18 eta 25 eta azaroak 8, OSTIRALA
Ordua: 18:00 – 20:00
Tokia: Portaleko ikastaro-gela
Iraupena: 10 ordu
Hizkuntza: euskara
Formatzailea: Idoia Eizmendi Aldasoro
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.
Ofimatika guztientzat
Ikastaro honetan Word eta Excel programak erabiltzen ikasiko dugu, gaur egun erabilgarriak diren dokumentuak sortzeko. Gure Curriculuma egin, datuak taula batean aurkeztu, irudiak erantsi edo PDFak sortu. Gainera, zalantzak argituko dira eta sortutako arazoak konponduko dira.
Eguna: urriak 1, 8, 15, 22 eta 29, azaroak 5, 12, 19 eta 26 eta abenduak 3, ASTEARTEAK
Ordua: 17:00 – 19:00
Tokia: Untzagako Jubilatuen Etxea
Iraupena: 20 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Yanire Sagredo Hernaez
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 8€. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 10 €.
Autodefentsa Feminista
Ikastaro honen bidez erasoak identifikatu ahal izango dira, euren jatorria aztertu, eta bortizkeriaren garapena eta ondorioak ezagutu. Era errazean eta zailtasunik gabeko tekniken bidez irakatsiko zaie emakumeei eguneroko bizitzan pairatzen diren eraso sexistei aurre egiten.
Eguna: azaroak 9 eta 10, LARUNBATA ETA IGANDEA
Ordua: Larunbatean 10:00 – 13:30 eta 16:30 – 20:30
eta Igandean 10:00 – 13:00
Tokia: Portaleko ikastaro-gela eta dantza gela
Iraupena: 10,5 ordu
Hizkuntza: gaztelera
Formatzailea: Isabel Bernal
Ikastaroaren prezioa: Eibarren erroldatuta dauden emakumeentzat 15 €. Eibarren erroldatuta ez dauden emakumeentzat 20 €.