Udaberriko Jabetze Eskolako ikastaroetan izen-emateko epea zabalik

2019/02/01

Jabetze Eskolak emakumeek beren burua eta bizitzaren jabe izateko, maila pertsonalean eta kolektiboan indartzeko, elkarrekin ikasteko, beren parte-hartze sozio-politikoa handitzeko eta errealitatea genero ikuspegi batetik aztertzeko tresnak eskaintzen ditu.

MATRIKULAK:

Andretxean eta Pegoran egingo dira.

Izen-emateko epea 2019ko otsailaren 4an zabalduko da eta martxoaren 7an itxiko da

Andretxean azken izen-emate eguneko 13:00ak baino lehen egingo dira eta Pegoran azken eguneko 14:30ak baino lehen

Animatu parte hartzera!

Informazio gehiagorako  SAKATU HEMEN.