SexuBizi-Gune Morea zerbitzua Eibarko Galiziar jaietan
2025/05/06

SexuBizi-Gune Morea, sexu aholkularitza eta eraso matxisten aurkako babes gunea eskaintzen duen gune mugikorra, aurten ere Galiziar jaietan egongo da.
SexuBizi-Gune Morea, maiatzaren 10ean, larunbata, gaueko 22:00etatik 01: 00etara egongo da martxan Urkizuko Pasealekuan, Eibarko Galiziar jaiak direla eta.
Gune honetan sexualitateari buruzko informazioa eskainiko da (erotika, plazera, mitoak, orientazioa, nortasuna, infekzioak, gaixotasunak). Horrez gain, ondorengo zerbitzuak eskaintzen dira:
- Kondoiak.
- Sexu-aholkularitza profesionala.
- Sexu indarkeriari buruzko informazioa.
- Sexu erasorik pairatuz gero, babes gune bat izango da.