Rap tailerra online, La Furia eta Rebeca Lane-rekin

2020/05/18

Berdintasun Zerbitzua-Andretxeak Lagun artean elkartearekin antolatu duen tailerra online da. Andretxeak 5 plaza ditu, eta Izen-emate hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Rap tailerra Online

Ikastaro honekin, gure gorputzak eta buruak dituzten gaitasunak garatzera bultzatu nahi zaituztegu. Eta horrekin batera, emakumeak musikan, bereziki, HipHop eta Rap kulturan betetzen duen paperaren paradigma apurtzera ere. Bakoitzak emakume gisa dugun gorputz-esperientzietatik eta gure errealitatearen aniztasunetik abiatuta, musika, erritmoak eta letrak sortzen ikasiko dugu, zapalkuntzak apurtuz eta alternatibak eraikiz.  

5 saio online izango dira.

Datak: ekainak 2, 9, 16, 23 eta 30. Astearteetan. 

Ordua: 18:00 - 19:45. 

Hizkuntza: gaztelania.

Jitsi Plataforman. Ikastaroko partaideek taldearen izena eta sarbidea zuzena jasoko dute. 

Parte-hartzeko zuen izen-abizenak eta helbide elektronikoa andretxea@eibar.eus helbidera bidali beharko duzue.