Puntu Lilaren kanpaina: Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez

2023/11/20

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako sinboloa da puntu lila.

Sinbolo hau publikoki erakusteak berarekin dakar emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa.

Puntu lila nahi baduzue, zuen etxeko, dendako edo lokaleko leihoetan jartzeko, Andretxetik pasa zaitezkete jasotzera.

Binilo formatuan eta paperean daukagu.