'Matazak indarkeria sexistaren aurka' jai-ekitaldia izango dugu Eibarren

2021/06/09

Ekainaren 12an, Espazio Publikoan Ehuntzearen Nazioarteko Egunean, 30 erakunde baino gehiagok Euskadiko 14 puntutan #Puntuetakitto jarriko diote indarkeria sexistari. Eibarrek ere bat egin du ekimenarekin.

Honako hauek dira aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak: 

  • Belaunaldien arteko loturak sortzea emakumeen artean.
  • Eremu publikora ateratzea emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik beren balioa kendu zaien diziplinak.
  • Lanen atzean dagoen jakituria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure arbasoek itzalean egindako lanaren balio kalkulaezina ohoratzea.
  • Elkarguneak sortzea auzoko bizilagunen arteko loturak sortzeko jarduera ludiko eta artistiko baten bidez.
  • Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea. 

Ehundutako zati guztiak Astigarragako Matazak Indarkeria Sexistaren Kontra erakundeak 8 urteetan zehar sortu duten 7kmko lepoko kolektiboari gehituko zaizkio.

Ekitaldiaren ondorengo egunetan piezak ere jasoko dira, gero denak batera bidaltzeko. Merceria kinkila, Bidebarrieta 16an utzi ditzazkezue.

OHARRA: 
Andretxean badugu ekimen honekin lotutako mailegu-materiala: 

  • Harituz. Matazak indarkeria sexistaren aurka. Tokiko ekimen batetik gizarte-mugimendura, liburua. 
  • Sororitate hariak, dokumentala.