Martxoaren 8an: Greba Feminista
Greba feministarekin, hetero-patriarkatu-kapitalistari egingo diote planto eta transen, bolleren eta emakumeen bitzitzek hartuko dute erdigunera.
Zaintza grebari zentralidadea eman nahi izan diote Euskal Herri mailan eta baita Eibar mailan ere. Zaintza grebaren bitartez, bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dute eta horretarako, zaintzaren berrantolaketa soziala aldarrikatzen dute. Bestetik, martxoaren 8an bertan, gizonei zaintza lanen ardura guztia modu autonomoan hartu eta antolatzea eskatzen zaie.
Greba egiteko moduei dagokionez, aurten ere, greba hainbat modutan babestu egin daiteke: lantoki eta ikasgeletan greba eginez, herri eta hirietako mobilizazioetara joaten, zaintzeari uzten eta, hori irudikatzeko, amantala balkoian eskegitzen, zapi morea jartzen...
Eibarko egitarauari dagokionez, egun osoko egitaraua egongo da, 24 orduko greba delako autengoa.
Martxoaren 8ko Greba Feministaren egitaraua ikusteko SAKATU HEMEN.