Eibarko Udala

Altzoak, indarkeria sexistari Puntu eta Kitto esan zion larunbatean Untzaga Plazan

2023/06/13
Larunbatean, Altzoak, indarkeria sexistari puntu eta kitto esan zion Untzaga Plazan.
Larunbatean, Kalean Ehuntzeko Munduko egunean, "Kaleak gureak dira" lelopean, hainbat emakume elkartu ziren Untzaga Plazan indarkeria sexistari Puntu eta Kitto ematen lagunduko duten sareak ehuntzeko ekintza sinbolikoan.

Aurreko larunbatean, Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean, "Kaleak gureak dira" lelopean, hainbat emakume elkartu ziren Untzaga Plazan, matazak ehuntzera.

Ekintza, Altzoak, Emakume Alargunen elkarteak bultzatu zuen, indarkeria sexistari puntu eta kitto ematen lagunduko duten sareak ehuntzeko ekintza sinboliko gisa. 

Ondorengo helburuak ere erreibindikatu ziren:

  • Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea Kaleak gureak dira lelopean.
  • Eremu publikora ateratzea, beti emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik, baliorik eman ez zaien diziplinak.
  • Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko, hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraiki eta ehuntzeko asmoz.
  • Horrelako eskulanen atzean dagoen jakituria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure aurretik izan diren emakumeek itzalean egindako lanari merezi duen balioa ematea.