Eibarko Udala

KERA, Emakume ijitoen elkarteak, hitzaldia eskainiko du Andretxean

2025/04/24
KERA, Emakume ijitoen elkartea, Andretxean
KERA, Emakume ijitoen elkartea

KERA, Emakume ijitoen elkarteak, Resistencia Romaní hitzaldia eskainiko du Andretxean, apirilaren 28an, arratsaldeko 18:00etan.

Kera, emakume ijitoen elkarteak, ijito herriaren historia ikuspegi feministatik ezagutzera emango du, apirilaren 28an, Andretxean eskainiko duen Resistencia Romaní hitzaldian, haien bizi dinamikak, balioak eta ohiturak ulertu ahal izateko.

Gaur eta atzoko emakume ijito erreferenteei ahotsa eta ikusgarritasuna emango diete hitzaldian eta gaur egun oraindik nagusi den genero-ijitofobiaren edo -antigitanismoaren, eta horrek komunikabideetan duen eraginaren inguruan hausnartuko dute.

Hitzaldia, Berdintasun zerbitzutik antolatzen diren Herritarrentzat saio irekiak saioen baitan eskainiko da eta gazteleraz izango da.