Eibarko Udala

Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna, Eibarren

2022/06/01
Kalean Ehuntzeko Munduko Eguna
Hurrengo ekainaren 11n Kalean Ehuntzeko Munduko Egunean, 20 erakunde baino gehiagok kalearen konkista aldarrikatuko dute "Kaleak gureak dira" lelopean, Euskadiko 7 puntutan.

Honako hauek dira aldarrikapen eta jai ekitaldi honen helburuak:

  • Ehuntzearen artea aldarrikapen feministarako tresna bihurtzea "Kaleak gureak dira" lelopean.
  • Eremu publikora ateratzea, beti emakumeei eta eremu pribatuari lotuta egoteagatik, baliorik eman ez zaien diziplinak.
  • Auzoa eraikitzeko eta ehuntzeko, hurbiltasuneko harreman afektiboei balioa ematea, era kolektiboan eraiki eta ehuntzeko asmoz.
  • Horrelako eskulanen atzean dagoen jakituria eta savoir faire guztia ikusaraztea, eta gure aurretik izan diren emakumeek itzalean egindako lanari merezi duen balioa ematea.

Eibarren 10:00etatik 13:00etara Anbulategiaren plazan izango da.